Eguazten arratsaldean Zaldibarko AMPAk antolatuta Athletic-eko bi jokalari etorri ziren Zaldibar Eskolako ikasleekin egoteko. Bertan, ikasle batzuk egindako galderei erantzun zieten.
viernes, 16 de mayo de 2014
jueves, 10 de abril de 2014
Udaneren gela
NIRE GELA
Nire gela morea da.Sartzen zarenean, eskumara begiratu eta apal handi bat dago nire liburu eta jolas batzuekin. Gero ohe polit bat ikusiko duzu, eta atzean lanak egiteko erabiltzen dudan mahai bat. Mahaian nire karpeta, estutxea, txirula bat eta abar ditut. Ohearen parean ispilua duen armairu handi bat dut. Atearekin pegatuta dagoen horman kortxo bat dut, eta hor eskolatik ekartzen ditugun oharrak eskegitzen ditut. Kortxoaren azpian zapatak gordetzeko oinetako altzaria dut eta atearen atzeko aldean pertxa bat pijama eskegitzeko. HORRELAKOA DA NIRE GELA!!!
Etiquetas:
5.A,
deskribapena,
euskerako lana
Endikaren gela
NIRE GELA
Nire gela krema kolorekoa da.Kutxa bat duen mahai bat dut. Beti beteta dago. Hor etxeko lanak egiten ditut. Mahaiaren gainean telebista handi bat dago eta azpian zakarrontzi bat. Mahaiaren ondoan apalategi bat daukat jolasekin, liburuekin eta albumekin. Apalaren eta mahaiaren erdian bentiladore bat dago. Gelaren erdian gainean eskalextrik bat duen alfonbra bat daukat . Alfonbraren ondoan armairu bat dago eta hor nire txamarrak eta arropak gordetzen ditut. Armairuaren ondoan teleskopio bat dut eta bere ondoan apalategi bat pijamak gordetzeko dago.Bere ondoan besaulki bat daukat. Horrela da nire etxeko gela bat.
Etiquetas:
5.A,
deskribapena,
EUSKARA,
euskerako lana
mariaren logela
NIRE LOGELA
Nire logelan lanak egiten ditut eta batzuetan lagunak etortzen direnean jolastu egiten dugu bertan. Nire logela txikia da, atea zabaltzen duzu eta lehenengo ikusten duzuna leihoa da. Argi asko sartzen da eta horregatik nire logelan arropa eskegitzen ditugu . Ezkerrean ohea dut eta ohearen gainean bi balda ditut eta hor panpinak ,liburuak, nire jaunartzeko gurutza… eskuineko baldan lanpara bat dut gauetan irakurtzeko. Ohean baldaren azpian koadro bat daukat nire izena duena eta hainbat medaila ere: karaten, arobiken eta gimnasia ritmikan irabazitakoak. Nire logelaren ezkerraldean idaz-mahia daukat.Bertan:errotulkiak, margoak, nire tableta ,lanpara, nire itzulapikoa ,egutegia , gomak egiteko pultserak eta aulki bat. Lau kajaoi ditu eta aurrez aurre puf antzeko bat daukat eta hor zapatilak jazten dut.Barruan lekua dago gauzak gordetzeko .Bi armairu ditut eta armairuen gainean kajoi handi batzuk daude eta beheko partean kajoi txiki batzuk ditu. Armairuen artean baldak eta kajoiak ditut.Baldetan jolasak uzten ditut eta kajoietan nire gauzak. Hau da nire logela.
Etiquetas:
5.A,
deskribapena,
EUSKARA,
hizkuntza lana
Aneren gela
NIRE LOGELA
Nire gelako hormak moreak dira. Nire gelara sartzean lehendabizi ikusten duzuna lan-mahaia da , gero eskumara nire ohea dago. Atera berriro begira zaudenean eskumara nire armairua dago. Beti ordenaturik dago eta armairuan pegatuta ni eta niri lagunen argazkiak daude. Gero eskumara begira lan-mahaiaren pixka bat aurrerago nire txikitako argazki bat dago. Nire ohe gainean paretan pegatuta nire bizitzako argazki batzuk : ni txikitan, ni eta nire ahizpa, nire jaunartzearenak…
Beste aldean nire panpinak.... Nire lan-mahiaren gainean argazki batzuk daude: Maríaren eta nire jaunartzeko argazki batzuk, eta gainean ispilu bat. Ispiluaren ertzean medaila batzuk….: gimnasia erritmikokoa, aerobicekoa, karatekoa eta Torokoa, nire aititeren herriko beste domina bat. Hau nire logela da espero dut zuei gustatzea.
HAU DA NIRE LOGELA
Etiquetas:
5.A,
deskribapena,
EUSKARA,
euskerako lana
Aitorren gela
NIRE LOGELAREN ARGAZKIA ETA DESKRIBAPENA
Nire logela handia da. Ezkerrean atea dauka eta oheko izarak kolore desberdinetakoak dira. Paperezko lanpara bat dauka eta horren ondoan kajoi zuri-zuriak ditu non nire argazkiak eta nire anaiaren argazkiak ditut. Atearen atzean koadro batzuk ditut. Arropa uzteko pertxero batzuk dauzka eta oso zabala den arren leku batean oso estua da. Argia edukitzeko teilatuan leiho bat dauka eta zabalik dagoenean haizea sartzen da. Atearen ondoan mahaitxo bat du beste lanpara batekin. Logela hau niri asko gustatzen zait zeren eta oso leku atsegina eta lasaia da.
Etiquetas:
5.A,
deskribapena,
EUSKARA,
hizkuntza lana
Urkoren gela
NIRE GELAKO DESKRBAPENA
Nire gelako paretak krema kolorekoak dira eta lurra marroia da. Atetik sartu eta eskuman bi armairu dituzu. Armairuaren ondoan ohe bat dago eta azpian beste ohe bat ateratzen dena. Ohearen gainean apal bat dago eta apal horren gainean beste bat. Ohearen ezkerrean mahai bat daukat eta mahaiaren gainean apal bat. Apal horren ezkerrean beste apal bat dago.Mahaiak bi kajoi ditu. Atearen ezkerrean koltxoi bat dut nire lagun bat etorri ezkero bertan lo egiteko.
Nire gela lo egiteko bakarrik erabiltzen dut eta horrela ordenatuta daukat beti.
AMAIERA
Etiquetas:
5.A,
deskribapena,
EUSKARA,
euskerako lana
miércoles, 9 de abril de 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)