lunes, 11 de junio de 2012

ESPAINIAKO HERRI BATEAN KRISISA EZ DA EXISTITZEN!!!

 Espainiako herri batean, Alemaniako telebista batean agertzen den bezala, krisirik gabe bizi direla aurkitu dute.

KRISISARIK EZ

miércoles, 6 de junio de 2012

TURROI TARTA


OSAGAIAK

-         4 arrautza
-         400ml esnegaina
-         300g turroi biguna
-         100g gurin
-         25 gaileta
-         50g azukre

EGITEKO MODUA

1 Esnegaina turroiarekin berotu.
2 Aparte arrautzak azukrearekin irabiatu.
3 Esnegaina eta turroia batidoragaz pasatu; eta arrautzagaz eta azukreagaz nahastu.
4 Gailetak txikitu eta gurinarekin nahastu.
5 Gaileten nahastea molde baten hondoan zabaldu koilara batekin.
6 Lehen nahastu dugun guztia gaileten gainean bota, eta 30 minututan 150ºtan  labean sartu.

Eninak euskaratuta.

martes, 5 de junio de 2012

MUNDUKO ERAIKIN HANDIENAK


Eraikin hauetatik zaharrena Empire State Building da, New Yorken dago eta 1931n eraiki zuten.1250 oineko atuera du.Gaur egun munduko bederatzigarren eraikin altuena da. 41 urtez izan zen munduko altuena.

Two Intenational Finance Center Hong Kongnen dago eta 2003an eraiki zuten. Bere altuera 1362 oinekoa da eta munduko zortzigarrena da.

World Trade Center New Yorken zeuden eta 1972-1973. urteetan eraiki ziren. 2001eko irailaren 11n eraitsi zituzten hegazkin bik dorreen kontra jota.

Jin Mao Tower Shanghain dago eta 1999. urtean eraiki zuten. Munduko hotel gelarik altuenak ditu.

Sears Tower Chicagon dago eta 1974. urtean eraiki zuten. Antenak kontatu barik Estatu Batuetako erakin handiena da.

Petronas Towers Kuala Lumpurren dago, Malasian.1998an eraiki zuten eta 32.000 leiho ditu. Erakin bikoitza da.

Shanghai Finance Center du izena. 2007an eraikitzen hasi ziren eta oraindik ez dute amaitu. Bere izenean ikusten denez, Shanghain dago, Chinan. Munduko aire libreko behaketa plataformarik altuena eukiko du.

Taipei 101 Taipeien (Taiwan) dago eta 2004an egin zuten. Gaur egun munduko altuena da.