MOZART
Mozart Salzburgon jaio zen 1756.urtean. Bera musikaria zen. Musika zuen gustukoena. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta jaioterrian, Haydn irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. urtean Vienara itzuli zen. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. Munichen eta Vienan izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean, Bruselan, Parisen eta Londresen zehar. Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. Opera handiak idazteaz gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten.
1 comentario:
Kontuz laburtzerakoan: "Egonaldi haietan" esaten duzu baina aurretik ez duzu egonaldirik aipatu, beraz sobran dago.
Bestea ondo dago, baina nik parrafo gehiagotan banatuko nukeen.
Publicar un comentario