viernes, 24 de febrero de 2012

mozart

Wolfgang Amadeus Mozart (Salzburg, 1756ko urtarrilaren 27a-Viena, 1791ko abenduaren 5a) aro klasikoko austriar konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa, (sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da. Bost urte zituela musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera. Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen. Munichen eta Vienan izan ziren, eta arrakasta handia izan zuten gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean, Bruselan, Parisen eta Londresen zehar. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta jaioterrian, Haydn irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. urtean Vienara itzuli zen. Harizko tresnetarako kuartetoak eta sinfoniak idatzi zituen bertan; Haydn-en musikaren eragina somatzen zaie lan haiei. Garai hartan Salzburgoko Colloredo artzapepizkuarekin zituen harreman txarren ondorioz, Mozart eta bere ama Parisa joan ziren. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zen eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu zuen. Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak. 1781. urtean Vienan hasi zen bizitzen eta opera zuzendaria zen Antonio Salierirekin lehen gatazkak izan zituen. Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. Opera handiak idazteaz gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten. Musika

Mozarten musikak mugak gainditzen ditu, italiar, frantses, alemaniar eta austriar musikaren elementuak biltzen baititu. Sortu zuen musikaren nagusitasunaz, sinfonia, piano kontzertu, harizko kuarteto, sonata formen ibilbidea aldatu zituen. Mozarten musikaren azalean alaitasuna eta distira dira nagusi, baina barrualdean tristura eta malenkoniaren itzal iluna nagusitzen dira; bi alderdi hauen baturak etengabe liluratu ditu musikazaleak. garaiari dagokionez klasizismoaren aldikoa bada ere, aditu askok erromantizismoaren aitzindari garbitzat jotzen dute. 600 obra inguru idatzi zituen.
[aldatu] Operak
  • La finta semplice (1768);
  • Mitridate, ré di Ponto (1770);
  • Idomeneo (1781);
  • Die Entführung aus dem Serrail (1782, Haremetik bahitua);
  • Le nozze di Figaro (1786, Figaroren ezteiak);
  • Don Giovanni (1787);
  • Così fan tutte (1790, Hala egiten dute emakume denek);
  • Die Zauberflöte (1791, Flauta miragarria).
SEMEAK:
Raimund Leopold (1783)Karl Thomas (1784-1858)
Johann Leopold (
1786)
Theresia (
1787)
Anna (
1789)Franz Xaver Wolfgang (1791-1844)

1 comentario:

Ane dijo...

Informazio ugari, baina hasierako parrafoa txikiagoetan banatuta ez legoke hobeto? Eta letra aldaketa horiek? Nik konponduko nituzke, eta bardina ipini sarrera guztirako.