viernes, 24 de febrero de 2012

WOLFANG AMEDEUS MOZART
Wolfgang Amadeus Mozart Salzburgon jaio zen 1756an, eta 1791an hil zen Vienan. Konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen: opera, musika sakratua, orkestrarako sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.
Bost urte zituela musika idazten eta pianoa jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera, eta handik aurrera bizitza osoa egon zen etengabe musika konposatzen.Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen.
Bere operak ezagunenak:``Don Giovanni´´eta ``Flauta miragarria´´.
Orkestrarako 52 sinfonia konposatu zituen.
-Isabel Gómez-

1 comentario:

Ane dijo...

Zelan laburtu duzun gustatu zait, eta idazkera eta hizkuntzaren aldetik ederto!